domingo, 10 de junio de 2012

INURRIA

Inurria, sei hanka, bi antena, zazpi begi, abdomen handia, arrautzak jartzen dituen intsektu txikia da.



EZAUGARRI FISIKOAK:

Inurriak ikusmen ona du, 7 begi ditu eta, guztiak trapezio formakoak. Toraxean sei hanka motz eta estu ditu, eta abdomenean, berriz, ile txikiak ditu, hanketara eta toraxseraino hedatzen direnak. Arnasten duten gasa exoeskeletoan sartzen da, espirakulo deitutako balbula batzuen bidez.


ELIKADURA:

Landare-zorri deritzen zomorrotxo batzuk jaten dituzte. Zorriek landareei zulotxoa egiten diete eta haien izerdiarekin elikatzen dira. Horren ondoren, landare-zorriek kaka egiten dute, baina azukre ugari duen kaka, eta horixe da inurriek bilatzen dutena, hain zuzen ere. Hauek karbohidratoak eta proteinak behar dituzte, batez ere, erreginak arrautzak errun ahal izateko.



HABITATA:

Mundu guztian daude inurriak, batez ere inurritegietan bizi dira eta forma askotakoak dira bizileku horiek. Besteak beste, ezagunenak lurrean zulatutakoak dira, baina badira zuhaitzetan, harrien azpian bai eta lur gainean dorre itxuraz egindakoak ere, batzuetan metro eta erdi baino altuagoak egin ditzakete.


No hay comentarios:

Publicar un comentario